
Nor gara
Orain dela 25 urte baino gehiagotik surfaren munduan murgilduta dagoen familia gara, kirol honetan buru-belarri aritzen gara eta pasio guztiarekin bizitzen dugu. Hala, gure esfortzu eta ilusio osoa dakigun guztia belaunaldi berriei erakusten inbertitu nahi dugu.
Euskal Herriko eta Kantabriako spot-ak ezagutzen ditugu, bertako txoko guztiak ezagunak dira guretzat, munduan zehar eta 5 kontinenteetako olaturik ospetsuenak ere surfeatu ditugu eta inork inoiz surfeatu ez dituen olatuen gainean aritu izan gara.
Gure helburua: gure ikasleek lehen egunetik ondo pasatuz surfa egiten ikastea, eta kirol zoragarri honetaz gozatzea, guk egiten dugun moduan.
Gure ikasleek hobetzeko aukera izan dezaten nahi dugu; halaber, Euskal Herriko, Espainiar Estatu barruko zein Europa edota 5 kontinenteetako olaturik onenetan surf egiteko aukera eman nahi diegu. Bestetik, gure xedea ere bada, ikasleak surf-txapelketetarako prestatzea, hala nahiko balute, behintzat.
Ongi etorri ACERO SURF ESKOLARA.
Eneko Acero
HIZKUNTZAK
EUSKARAZ, GAZTELANIAZ eta INGELESEZ hartuko zaituztegu atsegin handiz.
ENEKO ACERO
Getxo (Algorta).
Jaioteguna: 1977/04/22
Titulazioa: Surf entrenatzailea (EHSF)
-
Europako Pro Zirkuituko Europako Txapelduna 1999 2001
-
1996ko junior mailako munduko txapelduna
-
WQS munduko zirkuituko 6 probetako irabazlea
-
19 garaipen Europako zirkuitu profesionalean
-
2017ko CARABAO SILVER DRAGON of China Natxo Gonzálezekin txapelduna
-
2. Laredoko 2022ko neguan
Kosme Fernández
Sopela(Bizkaia)
Jaioteguna:1992/10/07
Surfaren munduan ospe handia duen Fernandez familiako kide. Hainbat urtez eliteko txapelketetan aritu izan da, mota guztietako olatuak ezagutzen ditu, surfaren alderdi eta arlo guztietan aditua da.
Bere emaitzak, besteak beste:
Espainia Junior lehiaketan txapeldun 2009. eta 2010. Urteetan.
Seigarren Punta Galea Challenge txapelketan (2017-2018).
Kepa Acero
-
Surf-entrenatzaile titulua (EHSF)
-
Europako txapelduna (sub 18)
-
Europako zirkuitu profesionalaren barruan urteetan zehar lehenengo hamar onenen artean.
-
Kirol magisteritza bi urtez burutua.
-
Marketing arloko Goi mailako gradua.
-
Gaur egun mundu mailako ospea duen free surferra da, hedabideetan eta komunikabide digitaletan itzelezko jarraipena du mundu osoan.
Iker Acero
Surf-entrenatzaile titulua (EHSF)
-
Txapeldun, Estatu mailakoa den Ballantine´s zirkuituan, birritan.
-
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientziak ikasketetan tituluduna (IVEF).
-
Euskal Herriko Surf Federazioaren zuzendari teknikoa bi urtez.
-
Kirol prestakuntzaren barruko hainbat arlotan espezializatua, izen handiko ikastaroetan.
Zuzendari teknikoa
Laguntzaileak

Foto: Juan Fernandez







