• Facebook Basic Black
  • Twitter Basic Black
  • Instagram Basic Black

HORARIO 

 

Según las condiciones del mar

Itsaso-baltdintzen arauera

Selon les conditions de la mer

According to the conditions of the sea

DIRECCIÓN

 

Acero Surf Eskola

Errementariena 7 Bajo

48993, Algorta

Bizkaia 

 

Email: acerosurfeskola@gmail.com

Tfno: (+34) 637 51 01 29

Acero Surf Eskola © 2019

 Ikasi surf egiten

 Eneko Acerorekin 

Fotos: Pellón Cano

 Talde txikiak 

 Gehienez ere 5 lagunekoak 

Ongi etorri Acero Surf Eskolara!

            

Orain dela 25 urte baino gehiagotik surfaren munduan murgildutako familia izanik, atsegin handiz partekatuko ditugu urte hauetan zehar surflari bezala bizi izan ditugun esperientziak eta bizipenak . Surfa kirola eta bizi-estiloa da, ongizatea eta dibertsio ugari ematen dizkiguna. Gure helburu nagusia zuek ere gauza bera sentitzea da, esfortzu txikiena eginez eta eraginkortasun eta poztasun guztiarekin surfean ikastea alegia.

Horretaz gain, surfean aritzen zareten surflarientzako ikastaroak ere eskaintzen ditugu, surf-teknika hobetu eta kirol eder honekin ahalik eta gehien goza dezazuen.

 

Gure eskolan surf-gidari bat izateko aukera izango duzue, gure ingurua ondo ezagutzen duena eta 4 orduz (joan-etorriak barne) surf jardunaz hobeto gozatu eta baliatzeko aukera emango dizuena, tokirik edota baldintzarik onenez gozatu ahal izateko eta tarte horretan probetxurik hoberena ateratzeko aukera izan dezazuen.

 

Halaber, Eneko Aceroren coaching lanez baliatu ahal izango duzue (surfean hobetzeko ikastaroez gain); era horretan, taldeetan zein banaka hobekuntza teknikoan zein txapelketa arloan trebatzeko aukera izango duzue. Ildo honetan, ingurutik irteerak egiteko aukera ere izango duzue (4 orduz, eta ordu betez grabatutako bideoak ikusi eta antzemandako akatsei buruzko hausnarketa eta zuzenketa egingo da). Bestetik, mundu mailan ospe handia duten olatu bikain eta ederrak aurkitzen diren herrialdeetara bidaiatzeko aukera ere eskaintzen dizuegu; besteak beste,  Maldivak, Bali, Maroko, Mentawaii, etab…

 

Gainera, kirol talde eta klubekin lan egiten ohituta gaude eta surf arloan dauzkagun ezagupenez gain, ostatua eta kirol-instalazio paregabeak ere eskaintzen dizkizuegu KIROLARIEN EGOITZA FADURAegoitzan,alegia.

 

Zuon zain gaude,

Eneko Acero