• Facebook Basic Black
  • Twitter Basic Black
  • Instagram Basic Black

HORARIO 

 

Según las condiciones del mar

Itsaso-baltdintzen arauera

Selon les conditions de la mer

According to the conditions of the sea

DIRECCIÓN

 

Acero Surf Eskola

Errementariena 7 Bajo

48993, Algorta

Bizkaia 

 

Email: acerosurfeskola@gmail.com

Tfno: (+34) 637 51 01 29

Acero Surf Eskola © 2019

Ikastaroak, Surf-Gidaria, Coaching 

Foto: Edu Bartolomé

SEGURTASUNA

 

gure  lehentasuna da: material egokiak, egunero materiala berrikustea, monitore espezializatuak (segurtasunari buruzko azalpena: hondartzaren baldintzak, ur lasterrak, etab ..), lehen sorospen plana,  laguntza azkarra aseguru fidagarriekin…

 

*IKASTAROAK

 

HASTAPEN- ETA JARRAIPEN-IKASTAROAK ESKOLEN EGITURA, MAILA ETA HELBURU EZBERDINEN ARABERA

 

         •  Aurkezpena (hizketaldia, arropa aldatzea eta neoprenozko jantzia janztea)

         •  Jardueraren azalpenak (beroketa, azalpen teknikoak, jarduera praktikatzea beharrezko zuzenketekin)

         •  Neoprenozko jantzia kendu, arropa jantzi eta agurra

HASTAPENA ETA JARRAIPENA

 

SURFLARI HASIBERRIA - HASTAPENAK

 

Helburua:

         •  Zutik jartzea eta itsasoarekiko konfiantza sendotzea

 

Egitura:

         •  Surfaren oinarriak (ingurua ezagutzea eta lehen kontaktua)

         •  Taulan arraun egitea eta zutik jartzea

         •  Aparra eta olatua hartzea

         •  Segurtasuna surfean aritzean (urlasterrak eta ingurua)

ERDI-MAILAKO SURFLARIA -HASTAPENA ETA JARRAIPENA

Helburuak:

         •  Segurtasuna eta konfiantza itsasoan

         •  Konfiantza arraun egitean eta zutik jartzean

         •  Biraketak eta ponpatzea (abiadura)

 

Egitura:

         •  Olatuak aukeratzea

         •  Arraun egiteko teknika

         •  Ziztatzeko teknika

         •  Olatua aprobetxatzea, abiadura (ponpatzea) eta biraketak (kokapena, pisua eta ertzak kontuan hartuz)

 

 

HOBEKUNTZA TEKNIKOA

 

SURFLARI AURRERATUA ETA TXAPELKETA

 

Surflari aurreratua eta txapelketa

 

Helburuak:

         •  Biraketetan teknika aurreratua(hobekuntza teknikoa)

         •  Txapelketarako estrategia

         •  Material teknikoa (aholkularitza, surf-taulak, material osagarriak, surf-jantziak)

 

Egitura:

         •  Olatuaren hautaketa

         •  Prestakuntza fisikoa eta mentala

         •  Hobekuntza teknikoa(bideokamera bidez), aurretik eta ostean telebista bidezko azterketa.

         •  4 pertsonaz osatutakotaldeak/ Hileko tarifak / Eneko Acerori galdetu

 

SURF GIDARIA

 

Gure inguruan surf-spot anitz eta oparoak aurkitu ahal ditugu; eta itsasoaren baldintzen arabera (itsaso handi edo bareagoa, itsasaldiak, etab…) edota eguraldiaren arabera ( haizea,...) alda daitezke; hementxe aurkituko ditugu: Sopela, Getxo, Barinatxe (La Salvaje), Azkorri, Ereaga, Plentzia eta mundu mailako olatuak dituen Mundakan ere bai.

 

Lagun talde batek opor edota asteburua surfean eman nahi izango balu, egun eta ordu zehatz horietan ari den olatuaz gozatzeko, surf-gidari paregabea eskaintzen dizuegu (gehienetan Eneko Acero bera).

 

Gidariaren lana:

  • Egun eta ordu horretan bertan hoberen funtzionatzen ari den olatua dagoen tokira eramatea

  • Hondartzaren azalpena (ur lasterrak, sartu eta ateratzeko tokirik egokienak…)

  • Olatuaren ezaugarriak eta olatua hartzeko aholkuak

  • Erabiliko dituzten surf-taulen ezaugarriak ezagutaraztea

  • Gidaria uretan sartuko da taldearekin batera, uretan bertan aholkatu eta laguntze aldera.

 

Gidariarekin egingo den irteera hau 4 ordukoa izango da gehienetan (2 orduz joan-etorri eta azalpenak egiteko, eta beste bi orduz uretan aritzeko).

Taldeak izena eman behar du gutxienez bi aste lehenago.

 

COACHING

 

Coaching anitzak daude:

1. Etengabeko hobekuntza teknikoa (lau pertsonako taldeetan), aurretiaz dagokion atalean azaldu dugu.

 

2. Coaching saioa:        

 

  • Bainua Eneko Acerorekin

  • 4 pertsonaz osatutako taldeak

  • Aholkularitza teknikoa (surf-taulak, surf-teknika ezberdinak, uretan egondako tartea, prestakuntza fisikoa,...)

  • Bideograbaketa eta honen gaineko hausnarketa, aholkularitza eta hobetzekoak direnak zuzentzea.

  • 4,30-5 orduko saioak(2 orduko joan-etorriak, 2 orduko bainua eta ordu erdi edo ordu beteko bideoa ikusteko tartea, azterketa eta zuzenketa barne).

  • Taldekideek likrak jantzita izango dituzte spot-ean hobeto kokatzeko eta bideo grabaketa errazteko.

  • Taldeak izena eman behar du gutxienez bi aste lehenago.

 

3. Banakako coaching-a:  

 

Bakoitzari egun batzuetarako plangintza zehatza egingo zaio, edukiak prestatuko zaizkio,...

 

4. Bidaiacoaching-a: 

 

8-10 egun arteko bidaiakmundu mailako spotezberdinetara (Maldivak,Maroko, Costa Rica, Bali,etab...), lankidetza www.tuviajedesurf.com gunearekin.

                               

Aholkularitza teknikoa eta bideo-grabaketak bermatuta daude.